Altuna III VS Artola _ Buruz Buruko Finala 2025

Hasi da pilotaren festa

Ataria 2025eko ekainaren 1a

Hasi da Jokin Altuna eta Iñaki Artolaren arteko buruz buruzko finalerako atzera kontaketa. Eskualdeko herritar askok jarraituko dute partida frontoitik bertatik. Amezketatik autobusa bat atera da gaur goizean eta hiru Alegiatik.

Amezketako Udalak antolatutako autobusa 10:00etan atera da Bilbora. Amezketar gehienak arratsaldean joango dira, hala ere, 15:00etan bi pisuko autobus bat aterako baita Bizkaia frontoirantz. Alegian ordea, jende gehiago animatu da goizetik joatera. 11:00etan hiru autobus atera dira eta 15:00etan bakarra egongo da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!