Altuna III VS Artola _ Buruz Buruko Finala 2025

Girorik ez da faltako

Ataria 2025eko maiatzaren 30a

Igandean jokatuko den Buruz Buruko Pilota Txapelketaren finala berezia izango da Amezketarentzat eta Alegiarentzat.

Jokin Altunak eta Iñaki Artolak Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dute partida. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta Jaka-Albisu eta Elordi-Martija bikoteen arteko partidaren ondoren jokatuko da finala.

Bi herrietatik autobusak antolatu dira Bilbora joateko. Amezketatik 10:000etan autobus bat aterako da eta 15:00etan bi pisuko autobus bat. Alegiatik 11:00etan hiru autobus aterako dira eta 15:00etan autobus bat. Alegian bertan, herriko plazan jarriko den pantaila erraldoi baten bidez, aukera izango da finala jarraitzeko.

Behin finala bukatuta, afaria antolatu da bai Amezketan eta bai Alegian, eta egunean zehar bizitako giro bereziak jarraipena izango du bi herrietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!