Eskualdeko hiru gazte Inspira Gazteak Sarietako finalera

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Shrabani Aranzabe, Mireia de la Parra eta Leire Padilla dira Inspira Gazteak Sarietako finalistak.

Hamabost gazteen proiektuak aukeratu dituzte Kutxa Fundazioak antolatzen duen sariketaren finalerako, eta tartean aurkitzen dira Mireia de la Parra tolosarra, Shrabani Aranzabe alkizarra eta Leire Padilla billabonatarra. Ekainaren 26an Tolosako Topic zentroan ospatuko da finala, eta bertan iragarriko dira bost irabazleak.

20 eta 30 urte arteko gazteen talentua babestea, ikusaraztea eta balioa ematea ditu helburu Kutxa Fundazioaren sariak. Ekainaren 26an jakinaraziko dituzte bost irabazleak zein diren, Tolosako Topic zentroan egingo duten sari banaketa ekitaldian. Irabazle bakoitzak 15.000 euroko diru saria jasoko du, ibilbidea garatzen jarrai dezan.

Orotara, 120 proiektu jaso ditu aurtengoan Inspira Gazteak sarietako epaimahaiak, baina horietatik hamabost igaro dira finalera, eta tartean badira eskualdekoak; osasun publikoaren esparruan, esaterako, Mireia de la Parra tolosarrak herritarren osasuna hobetu nahi du, nutrizioak gaixotasunen prebentzioan eta ongizatean duen eragina kontuan hartuta; Shrabani Aranzabe alkizarraren Naturaren Doinuak proiektuak artea, natura eta hezkuntza uztartzen dituen egoera zaurgarrian dauden kolektiboen inklusioa sustatu nahi du; Leire Padilla billabonatarrak biktomologiaren inguruko ikerketak egiten ditu, eta dibulgazio kiritikoa sustatzen du, herritarren informazioa funtsezkoa dela ulertuta, deituak prebenitzeko, genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko eta biktimak babesteko.

Lehen sailkapena kanpo erakunde batekin egin da eta, orain Kutxa Fundazioak eratutako epai-mahaiaren egitekoa izango da bost irabazleak hautatzea. Epai-mahaikideak ondorengoak dira: Aizpea Goenaga (lehendakaria), Felix Arrieta, Aitziber Sarobe, Blanca Zaragüeta eta Ion Irurtzun. Ekainaren 26an Topic zentroan ospatuko da finala, eta bertan iragarriko dira bost irabazleak. Irabazle bakoitzak 15.000 euroko saria jasoko du gazte bakoitzak bere konpromisoari lotutako ibilbidearekin jarraitu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!