Oier Zubeldia, lehen gipuzkoarra Zegama-Aizkorrin

Ataria 2025eko maiatzaren 26a

Zegama-Aizkorri mendi maratoia izan zen jokoan atzo, eta eskualdeko mendi lasterkariak maila onean aritu ziren.

Oier Zubeldia amezketarra lehen gipuzkoar gizonezkoa izan zen, 4.11.09rekin 26. postua lortuz sailkapen orokorrean. Eskualdeko bigarrena Urko Arizeta asteasuarra izan zen, 48. postuan (4.26.50),  hirugarrena Goar Lopetegi ibartarra izan zen (4.26.57), 49. postuan, eta eskualdeko laugarrena Iñaki Olano altzotarra (4.29.53), orokorrean 56. postuan.

Emakumezkoetan, eskualdeko lehenengoa Oihana Zubillaga anoetarra izan zen, orokorrean 23. sailkatuz (5.15.00); bigarrena Sarah Ugarte tolosarra (5.16.53), orokorrean 24. eginez; eta eskualdeko hirugarrena Laiane Arrospide tolosarra (5.37.10), 39. sailkatuz.

Argazkiak: Goierriko Hitza eta @oihanazubillaga8

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!