Pasaiara txangoa egin dute Albizturko, Bidania-Goiazko eta Errezilgo adinekoek Tipi-Tapa ekimenaren barruan. Adinekoen bultzatzea da ibilaldien egitasmoa eta hiru herrietako parte hartzaileek Eguneko Zentroko eta Arretako erabiltzaileekin batera Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dute, besteak beste. Antolatzaileen hitzetan, «egun zoragarria» pasa dute.
