Fronte Polisarioaren lehen ekintza izan dute gogoan

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Fronte Polisarioaren lehen ekintzaren 52. urteurrenean elkarretaratzea egin dute Villabonan.

Sortu eta egun gutxira, 1973ko maiatzaren 20an burutu zuen lehen ekintza Fronte Polisarioak eta urtemuga hori gogoan, elkarretaratzea egin dute, Villabonako plazan, Autodeterminazioa eta independentzia Mendebaldeko Sahararentzat! lelopean. 

Ekitaldiok, Maiatza Borrokan egitarauaren barruan sartu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Hain justu, igandean, hilaren 25ean emango zaio amaiera, Bueltaka egitasmoarekin. Urtero moduan, Tolosako Berazubi estadioan egingo dute. Parte hartzaileek egiten duten itzuli bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute, eta helburua ahalik eta parte hartzaile eta itzuli gehien batzea da. Hori horrela, elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekitaldian parte hartzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!