25 urtez Sahararekin

25 urte Tolosaldea Sahararekin

Jon Miranda Labaien 2025eko maiatzaren 20a

Atzo Tolosako Topic aretoan egin zuten dokumentalaren estreinaldia. J.M.

Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna adierazteko eskualdeko elkarteak mende laurdena bete du eta ibilbidea errepasatzeko dokumentala plazaratu du: 'Ataria'-n egongo da ikusgai datorren astean.

Atzo aurkeztu zuten Topic aretoan 25 urte, Tolosaldea Sahararekin dokumentala. Izen bereko elkarteak ekoitzi eta 'Ataria'-ko kazetari Leyre Carrasco Vazek osatu du. Ataria.eus webgunean datorren astean ikusgai egongo da, guztion eskura.

Duela mende laurden sortu zuten elkartea Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidea eskualdean zabaldu eta sahararren giza eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Hainbeste denbora pasata, oraindik ere ebatzi gabe jarraitzen du gatazkak; lurraldearen zati bat okupatua du Marokok eta milaka herritarrek errefuxiatuta jarraitzen dute basamortu erdian, Aljeriako Tindufen.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, beraz, ez du uste ospatzeko ezer duenik. Hala ere, data borobila baliatu dute urteotan hainbat herritarrek eskualdean egin duten borroka aintzat hartzeko eta, bide batez, indarrak hartzeko, ahalik eta lasterren, Sahara hurra izan dadin, libre.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!