Euskaraldia 2025

Euskaraldian, Atarikide digital egiten diren guztientzat eskaintza berezia dugu

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Atarian bat egiten dugu Euskaraldiarekin eta horretarako, urteko 365 egunetan euskarazko prentsa irakurri eta babesteko eskaintza berezi bat dakarkigu.

Egin Atarikide Euskaraldiak irauten duen bitartean, maiatzaren 15etik 25era:

Gainera, Atarikide bazara dagoeneko, eta gertuko kuttunen bati oparitu nahi badiozu Atariako harpidetza, horretarako aukera ere izango duzu gure opari-txartelekin.

Atarian zure babesa ezinbestekoa da gure ahotsak Tolosaldean ozen entzuten jarraitzeko. Zure babesari esker, Tolosaldeko 28 herrien berri ematen dugu; euskararen normalizazioa sustatzen, eta gure komunitatea handitzen. 

Atarikide izateak, abantaila ugari ditu:

  • Tokiko merkataritzarekin lotutako deskontuak eta abantailak izango dituzu.
  • Parte hartuko duzu gure zozketa esklusiboetan.
  • Onura fiskalak izango dituzu errenta aitorpenean.
  • Publizitate eskaintzetan tratu berezia izango duzu.
  • Eta batez ere, Ataria bizirik mantentzen lagunduko duzu.

Euskararen alde zerbait egiteko prest? Babestu Ataria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!