Amezketak eta Alegiak etxean jokatuko dute, Tolosak kanpoan

Ataria 2025eko maiatzaren 16a

Herriarteko Pilota Txapelketaren neurketak izango dira gaur jokoan. Eskuz, Amezketak eta Alegiak etxean jokatuko dute. Gomazko paletan, Tolosako taldeak Debara bidaiatuko du.

Amezketako Larrunarri frontoian 18:30ean hasiko dira partidak. Amezketak Bergara hartuko du, eskuzko modalitateko final-zortzirenetako joaneko norgehiagokak jokatzeko. Alegiak Azpeitiaren aurka jokatuko ditu, eskuzkoan, final-zortzirenen kanporaketa. 19:00etan hasiko da joaneko jardunaldia Elorri pilotalekuan.

Tolosak gomazko paletan jokatuko du Herriartekoan, eta gaur hasiko da bere parte hartzea. Debaren aurka jokatuko du final-zortzirenetako kanporaketa, eta joaneko jardunaldia gaur jokatuko du, 19:00etan hasita Debako Aldats pilotalekuan. Ondoko pilotariak daude Tolosako taldean: Jon Aldazabal, Karim Laamirni, Unai Etxeberria, Odei Arregi eta Iñaki Arriola. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!