Amezketan eta Alegian final-zortzirenen joaneko partidak

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Herriarteko pilota txapelketaren barruan partidak izan ziren atzo iluntzean Amezketako Larrunarrin eta Alegiako Elorrin.

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketak aurrera jarraitzen du. Atzo partidak jokatu zituzten, eskuz, Amezketan eta Alegian. Final-zortzirenen joaneko partidak izan ziren.

Amezketarrek Bergararren aurka neurtu zituzten indarrak Larrunarri frontoian.

  • Kadeteak
    • Amezketak 20-22 Bergarak
  • Jubenilak
    • Amezketak 02-22 Bergarak
  • Nagusiak
    • Amezketak 22-14 Bergarak

Alegiarrek, berriz, Elorri frontoian azpeitiarrak hartu zituzten aurkari gisa.

  • Kadeteak
    • Alegiak 16-22 Azpeitiak
  • Jubenilak
    • Alegiak 06-22 Azpeitiak
  • Nagusiak
    • Alegiak 22-13 Azpeitiak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!