Tolosaldea IKTko igerilariak bikain Oceanman Benicassim zeharkaldian

Ataria 2025eko maiatzaren 15a

Tolosaldea IKTko bost igerilari Benicassimen izan dira Oceanman proba ezagunean parte hartzen. Azken orduan gaixoaldi bat tarteko 4 igerilarik parte hartu ahal izan zuten, emaitza ezin hobeak eskuratuz.

Taldeka, 3x500 metroko erreleboan, Amaia Loidi, Andoni Matxain eta Naroa Iraolak osatutako hirukoteak 2. postua lortu zuen sailkapen mistoan.

10 kilometroko zeharkaldian Amalia Loidi anoetarrak 2. postua lortu zuen 40F kategorian eta Naroa Iraola tolosarrak, berriz, 7.a 20F kategorian. 5 kilometroko zeharkaldian Andoni Matxain tolosarrak 22. postua lortu zuen 40M kategorian. 2 kilometroko zeharkaldian, berriz, Larraitz Larrarte ordiziarrak 12. postua lortu zuen 30F kategorian. Igeriketa zeharkaldiei denboraldi hasiera ezin hobea eskualdeko igerilarien aldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!