Baserritarren Eguna dotore ospatu dute eskualdean

Ataria 2025eko maiatzaren 15a

Maiatzaren 15a San Isidro eguna da, eta baserritarrak kalera irteten dira ospatzera, euren eguna ere bai baita. Eskualdean egunak hainbat ekimen utzi ditu, eta baita «argazki historikoa» ere.

Asteasun, baserritarrak eskolako haurrekin topatu ditugu. Herri kirol erakustaldia antolatu diete txikienei, eta hauek gustura ibili dira jolasean. Zizurkilen, herri kiroletan, maila handiko kirolariak ibili dira: Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harri-jasotzen eta Joseba Otaegi eta Eneko Saralegi aizkoran.

Bi herri horietako baserritarrak ondoren bazkaltzera joan dira, Alkizan, Elduainen, Orendainen eta Berastegin bezala. Azken honetan, gustura dantzatu eta kantatu dute trikitilarien laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!