Euskaraldia 2025

Euskaraldian eskualdean egingo diren ekintzen egitaraua

Ataria 2025eko maiatzaren 15a

Maiatzaren 25era bitarte ospatuko da Euskaraldia, 'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, eta hamaika egunotarako, ekitaldi sorta zabala antolatu dute Tolosaldean, Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak eta herri batzordeek gidatuta.

  • Maiatzak 15, osteguna
    • Aduna. 19:00. Hika poteoa. Ondoren, herriko hamaikakoaren aurkezpena, plazan.
    • Alegia. 18:00. Mintza poteoa.
    • Alkiza. 19:00. Bideak dokumentalaren proiekzioa eta Aritz Ganboarekin hitzaldia, udaletxeko ganbaran.
    • Amasa-Villabona, Anoeta eta Irura. 11:00. Euskaraldiaren aldeko koreografia LH-ko ikasleekin, plazetan.
    • Ikaztegieta. 18:30. Irakurle talde feminista liburutegian, Oihana Iguaranek dinamizatuta. Karmele Mitxelenaren Zorionak edo horrelako zerbait.
    • Orendain. 18:00. Hasiera ekitaldia, plazan.
  • Maiatzak 16, ostirala
    • Anoeta. 20:00. Radio Rebelderen kontzertua, Zimiterioan.
    • Irura. 19:00. Kutxidazu bidea, Ixabel antzezlana, kulturuneko aretoan.
    • Zizurkil. 20:00. Euskaldungak antzezlana, Aroa blanco eta Maite Lopezekin, Iriarten.
  • Maiatzak 17, larunbata
    • Amasa-Villabona. 19:30. Euskaraldia Andereño Rositarekin bakarrizketa, Aljibean.
    • Asteasu. 12:00. Kantu jira Usarrabi abesbatzarekin, plazatik hasita.
    • Irura. 12:30. Euskaraldiaren aldeko lip dub-a, ikastolan.
  • Maiatzak 18, igandea
    • Aduna. 18:00. Gorostidiren omenaldiaren baitan, Euskaraldiaren ekitaldia, frontoian.
    • Asteasu. 12:00. Euskaraldia Andereño Rositarekin bakarrizketa, Aljibean.
    • Berrobi. 18:00. Euskaraldia Andereño Rositarekin bakarrizketa, etxolan.
  • Maiatzak 19, astelehena
    • Zizurkil. 18:00. Hitanoa Zizurkilen. Hi, ze esaten? tertulia, Iriarten.
  • Maiatzak 20, asteartea
    • Ikaztegieta. 18:30. Zer behar du euskarak Ikaztegietan datozen hamar urteetan? UEMAko Eneritz Maizen eskutik, erabilera anitzeko gelan.
  • Maiatzak 21, asteazkena
    • Ibarra eta Tolosa. 11:00. Euskaraldiaren aldeko koreografia LH-ko ikasleekin, plazetan.
  • Maiatzak 22, osteguna
    • Anoeta. 18:00. Eingo al diñau noka? tertulia, lokalean.
    • Asteasu. 18:30. Bertso poteoa Harituzekoekin.
    • Ikaztegieta. 18:30. Euskara eta kulturartekotasuna Ikaztegietako eskola komunitatean hitzaldia UEMAko Eneritz Maizen eskutik, erabilera anitzeko aretoan.
  • Maiatzak 23, ostirala
    • Aduna. 11:30. Mihiluze jolasa, eskolan. 15:30. Katapuzzlea: gizakate erraldoia, plazan.
    • Alegia. 11:00. Euskaraldiaren aldeko koreografia herriko ikasleekin, ikastetxean.
    • Elduain. 19:00. Pintxo-potea, biltokian.
    • Ikaztegieta. 10:30. Umeen Kontseilua, batzar aretoan.
  • Maiatzak 24, larunbata
    • Aduna. 19:00. Trikipoteoa eta albokarien saioa, plazan. 22:30. Gwilym Bowemen kantaldia, Zabala sagardotegian.
    • Gaztelu. Udaberri Festa, Euskaraldiarekin. Haur jolasak (11:00), dantza saioa (12:30), parrilla jatea (14:30), Ahantzi taldearen kontzertua (17:00) eta Bea Egizabalen Magma mia bakarrizketa (19:30).
    • Ikaztegieta. Euskaraldiaren amaiera festa. Zergatik bizi Ikaztegietan? saio irekia, erabilera anitzeko aretoan (10:00-14:00); Zer izan nahiko nuke etorkizunean? ikastaroa 12-16 urte bitarteko gazteentzat, liburutegian (11:00-13:00); eta Bertso paella, plazan (14:00).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!