Artola Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalerdietan izango da

Ataria 2025eko maiatzaren 13a

Alegiarrak Peio Etxeberriari irabazi dio, 22-14, eta multzoko bigarren postua eskuratu du. Finalerdia Larrazabalen aurka jokatuko du, igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. 

Eskualdeko bigarren pilotari bat izango da Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalerdietan. Iñaki Artola alegiarrak txartela lortu du Peio Etxeberriari 22-14 irabazita final-laurdenetako ligaxkaren azken partidan, eta multzoko bigarren bezala igaroko da. Finalerdietan Larrazabalen aurka jokatuko du alegiarrak, igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. 

Beste finalerdian Jokin Altuna amezketarrak eta Unai Lasok jokatuko dute. Larunbatean izango da partida hori, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ikusmin handia sortu du neurketak eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!