Zabalik Intxurre pilota eskolan izena emateko epea

Ataria 2025eko maiatzaren 12a

Kirol taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izena emateko epea. Xehetasunak adierazteko bi bilera egingo dituzte ostegunean.

Dagoeneko zabalik dago Intxurre pilota eskolan izena emateko epea. Ikasturte honetan aritu direnek ere jakinarazi beharko dute datorrenenean jarraitzeko asmoa. HH5etik aurrerako haur eta gaztetxoei bideratu diete eskaintza.

Xehetasunak adierazteko bi bilera egingo dituzte ostegunean —maiatzaren 15ean—: lehena, 17:00etan, bigarren urteko alebinetik gorakoentzat (hau da 2014tik aurrera); eta, 18:00etan, HH5etik aurrerakoentzat.

Izena eman nahi dutenek estekako formularioa betetzeko adierazi dute elkartetik, eta bilerara joateko asmoa dutenek, berriz, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidean jakinarazteko ere eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!