Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiari hasiera emateko. Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da aurten euskara ardatz duen ariketa soziala. 11 egun horietan, batzuek Ahobizi rola hartuko dute, eta besteek Belarriprest rola. Hori erakusteko, txapak banatzen hasi dira eskualdeko zenbait herritan. Esaterako, goizean, Altzon eta Orendainen banatu dituzte. Hala ere, oraindik zabalik dago izen ematea, Euskaraldiaren webgunean.