Atarikideen txokoa

Martxan dira aste honetako zozketak

Ataria 2025eko maiatzaren 12a

Atarikideek hiru zozketetan parte hartu ahalko dute aste honetan

Ondorengoak dira zozkatuko ditugun sariak:

  • Balerdipeko: bi pertsonarentzat "Egun batez erlezain" bisita gidatua
  • UTT: Tolosaldea Ultra Trail Erronkako ultra distantziarako dortsal bat
  • UTT: Tolosaldea Ultra Trail Erronkako erreleboen distantziarako dortsal bat

 

Zozketetan parte hartzeko epea osteguna, 11:00ak baino lehen.

Atarikidea ez baldin bazara, sartu hemen eta egin Atarikide.
Eskualdeko hedabidea babesteaz gain, papereko edizioa ikusi, deskontuez baliatu eta zozketetan parte hartu dezakezu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!