Eki Lizaso, Munduko Txapelketara

Ataria 2025ko mai. 2a, 14:14

Eki Lizaso pultsulariak Perun jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Denok Danena halterofilia taldeko Eki Lizaso pultsularia Perun dago jada, junior mailako Munduko Txapelketa antolatzen duen herrialdean. Billabonatarra bihar lehiatuko da Liman egingo den txapelketan; 18:30ean hasiko da saioa, hemen 01:30ak direnean. 96 kiloko kategorian parte hartuko du Lizasok, eta iazko Munduko Txapelketan lortutako hamargarren postua hobetu nahi du.

Denboraldi honetan iaz baino prestaketa hobea erakutsi du Lizasok, dagoeneko bi aldiz lortu baitu Espainiako errekorra bere kategorian. Urtarrilean, Iberdrola kopa absolutuan, bi denboratan 182 kilo altxatzea lortu zuen, eta joan den apirilean berriz ere errekorra igo zuen, Gipuzkoako txapelketan 183 kiloraino iritsiz. Danok Danena halterofilia klubekoak ziur daude pultsulariaren errendimendua aurreko denboraldietan baino hobea izango dela.

Apirilean jokatutako bi txapelketak
Apirilean izandako bi txapelketetan parte hartu dute Denok Danena halterofilia taldeko pultsulariek: apirilaren 5ean Zarautzen egun osoz Gipuzkoako Absolutu Txapelketa eta apirilaren 12 eta 13an Gijonen Espainiako Master Txapelketa.
 
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa
 
  • Emakumezkoak
    • 53 kilo kategoria: txapelduna, Izarne Marko; 4. Lidia Marton, eta 5. Andrea Suarez.
    • 58 kilo  kategoria: 2. Amaia Blanco.
    • 63 kilo kategoria: txapelduna, Lorena Wepsiec.
    • 77 kilo kategoria: txapelduna, Amaia Mediero.
    • Markarik onenak kategoria guztietan: 2. Amaia Mediero eta 3. Izarne Marko.
  • Gizonezkoak
    • 65 kilo kategoria: txapelduna, Ekaitz Kortajarena eta 2. Jon Kepa Kortajarena.
    • 71 kilo  kategoria: txapelduna, Kristian Labaka, 2. Pablo Ucero, 3. Stalin Cueva eta 4. Andres Rubiños.
    • 79 kilo kategoria: 2. Beñat Gonzalez.
    • 88 kilo kategoria: 2. Gorka Endjilo.
    • 98 kilo kategoria: txapelduna, Eki Lizaso eta 2. Aitor Tecedor.
    • 110 kilo kategoria: txapelduna, Ion Ander Iriarte.
    • Markarik onenak kategoria guztietan: txapelduna, Eki Lizaso, 2. Ekaitz Kortajarena eta 3. Kristian Labaka.
    • *Eki Lizasok Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako errekor berria ezarri zuen 2 denborako modalitatean, 183 kilo altxatuz.
Espainiako Master Txapelketa
 
  • Emakumezkoak
    • 35 urtetik gora: 55 kilo kategorian, txapelduna Amaia Blanco.
  • Gizonezkoak
    • 35 urtetik gora: 67 kilo kategorian, txapelduna Ekaitz Kortajarena; 89 kilo kategorian, 3. Gorka Endjilo; 102 kilo kategorian, txapelduna Ion Ander Iriarte.
    • 35 urtetik gora markarik onena kategoria guztietan: Ekaitz Cortajarena
    • 35 urtetik gora, kirol egokitua: 73 kilo kategorian, txapelduna Aritz Salaberria.
    • 45 urtetik gora: 67 kilo kategorian, txapelduna Andres Rubiños; 96 kilo kategorian, 2. Aitor Tecedor.
      • Errekor berriak ezarri ditu Andrese Rubiñosek: 92 kilo abiadan, 106 kilo bi denboratan eta 198 total olinpikoan.
    • 45 urtetik gora: 2. markarik onena kategoria guztietan: Andres Rubiños.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!