Altuna III.a eta Artola finalerdietatik garaipen bakarrera

Ataria 2025eko apirilaren 22a

Buruz buruko txapelketan aurrera egiteko amezketarrak Dariori irabazi beharra dauka maiatzaren 4an. Alegiarrak, larunbatean, Lasori irabazten baldin badio, sailkapena lortuko luke. Galduz gero, aukera gehiago izango lituzke.

Final laurdenetako ligaxka azken txanpara iritsiko da asteburuan. B multzoko bigarren jardunaldia lehiatuko da. Iñaki Artolak larunbatean jokatuko du Unai Lasoren aurka Labriten, Iruñean. Igandean, Peio Etxeberriak eta Elordik neurtuko dituzte indarrak, Zumaian.

Alegiarrak lehen partida irabaztea lortu zuen, 22-16ko emaitzarekin. Lasok ere gauza bera egin zuen 22-12koarekin. Larunbatean, beraz, irabazleak sari handia izango du: finalerdiak.

Puntu beharrean gelditzen denak, ligaxkako hirugarren jardunaldian lor lezake saria. Artolak partida horretan Peio Etxeberria izango du aurrean.

Alegiarraren kasuan, bi partida horiek galduta ere sailkapena lortzea izango luke, tanto kopurua kontuan hartuta. Horretarako, ordea, beste pilotarien emaitzen menpe geratuko litzateke.

Jokin Altuna, hil ala bizi

Altuna III.aren kasua desberdina da. Bi jardunaldi jokatu ondoren Dariorekin berdinduta agertzen da. Final laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldian elkarren aurka jokatu behar dutenez, irabazleak aurrera egingo du eta galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da. Partida hori maiatzaren 4an jokatuko da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Amezketarrak joan den igandean 22-15 irabazi zion Zabalari.

A Multzoa
  IP JP TA TAu Ko
LARRAZABAL 2 2 44 34 10
DARIO 1 2 42 39 3
ALTUNA III 1 2 36 37 -1
ZABALA 0 2 32 44 -12
B Multzoa
  IP JP TA TAu Ko
LASO 1 1 22 12 10
ARTOLA 1 1 22 16 6
ELORDI 0 1 16 22 -6
P.ETXEBERRIA 0 1 12 22 -10

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!