Brontzezko domina lortu du Inko Oruesagastik Espainiakoan

Ataria 2025eko apirilaren 16a

Inko Oruesagasti, eskuinean, brontzezko dominarekin.

Gimnastika erritmikoko Belabieta Kirol klubeko Inko Oruesagasti gimnastak brontzea lortu du banakako Espainiako Oinarrizko Txapelketan. Asteburuan izan da jokoan txapelketa, Guadalajaran (Espainia).

Oruesagastik 16,600eko puntuazioa lortu zuen. Lehen postuan Ximnasia Ritmica Compostela taldeko Cosme Gonzalez sailkatu zen, 17,850eko puntuazioarekin. Bigarren Lander Beramendi Donosti klubeko gimnasta izan zen, 17,000eko puntuazioarekin. Guztira 29 gimnasta aritu ziren lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!