Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko apirilaren 10a

Biharko astekariko protagonista Josu Jauregi geobiologoa eta geometrian aditua da. 35 urteko ibilbidea du bioeraikuntzan; azken batean, ingurune osasuntsuak eraikitzen aritu da larrauldarra.

Ondorengoak ez dira falta izango apirilaren 11ko ATARIA astekarian:

  •     Oihana Iguaranen iritzi zutabea.
    • Ez ikasteko eskubidea.
  • Espainiako Gerraren garaian erbestera bidalitako Anbrosio Alkortari buruzko erreportajea.
    • Gudaren kaltetu gazteenak.
  • Igor Agirre Uriarte eta Imanol Artola Arretxe Galtzaundikideen Hitzez Hitz atala.
    • Gure izanaren tenperatura.
  • Xabier Artola Zubillagaren Begirada Grafikoa.
    • Maskaradako txorrotxak.
  • Nora Urbizu Arozenaren Atzokoak Gaur atala.
    • Asteasu, 1970.
  • Topic-en ikusgai dauden erakusketen inguruko erreportajea.
    • Altzotik Italiara, Tolosatik mugitu gabe.
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!