Udaleku irekietarako izen emateak zabaldu dituzte

Ataria 2025eko apirilaren 8a

Maiatzaren 9ra arte eman daiteke izena hiru Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletxeetan.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean udalekuak egingo dituzte Aduna, Alkiza eta Larraulen. 3 eta 6 urte artekoentzat ludoteka eta 6-12 urte artekoentzat udaleku irekiak izango dira astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.

Eskulanak, harremanak, lagunartea eta irteerak eskainiko dituzte. Lesakako aterpetxean, nahi izatera, ekainaren 26ko gaua pasatzeko aukera izango dute udaleku irekietako parte hartzaileek eta 35 euro ordaindu beharko dituzte horretarako.

Izen emateak egunotan egin beharko dira, maiatzaren 9a baino lehen. Honako telefono eta helbideetan izango dute interesatuek informazio gehiago: Adunan 943 692 689 kultura@aduna.eus; Alkizan 688 60 44 66 kultura@alkiza.eus; Larraulen 634 289 327 kultura@larraul.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!