Garikano eta Zubeldia garaile, Gabiriako proban

Ataria 2025eko apirilaren 8a

Leharrei mendi lasterketako proba luzean gailendu da tolosarra, eta proba motzean, berriz, amezketarra.

Leharrei mendi lasterketa jokatu zen larunbatean Gabirian, eta eskualdeko lasterkariek maila ona erkautsi zuten, podiumera igoz. Hain justu, Ainhoa Garikano tolosarrak eta Imanol Intza zumarragarrak irabazi zuten lasterketa luzea. Motzean, berriz, Eider Zubeldia amezketarra eta Mikel Usandizaga aiarra izan ziren azkarrenak. Goierriko Trail Koparako laugarren proba puntuagarria izan zen Gabiriakoa.

Lasterketa luzean 161 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik 16 emakumezkoak. 09:30ean abiatu ziren herriko plazatik, eta 24 kilometro osatu behar izan zituzten (1.300 metroko desnibela). Murgil, Trapalata, Aizaleku, Otañu eta Learregi igo behar izan zituzten.

Motzean 115 lasterketari lehiatu ziren, 31 neskak. 10:00etan abiatu ziren, eta 15 kilometroko ibilbidea egin zuten, hiru gain igoz: Murgil, Aizaleku eta Learregi (800 metroko desnibela).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!