Palestinaren alde mobilizatzeko deia

Ataria 2025eko apirilaren 7a

Palestinako bandera, Zizurkilgo udaletxean.

Palestinarren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar arratsaldean eskualdeko hainbat herritan, 'Lurra. Justizia. Bakea' lelopean.

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta eta Lurra. Justizia. Bakea lelopean, elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, Euskal Herri osoko herrietan. Eskualdeko hainbat udalek ere bat egin dute deialdiarekin. 

  • Ikaztegieta: 17:45ean zubian.
  • Amezketa: 18:30ean plazan.
  • Tolosa: 19:00etan udaletxe aurrean.
  • Zizurkil: 19:00etan Joxe Arregi plaza.
  • Villabona: 19:00etan Erreboteko plazan.
  • Anoeta: 19:00etan plazan.
  • Ibarra: 19:00etan plazan.
  • Asteasu: 19:30ean plazan.
  • Alegia: 19:30ean plazan.

Martxoaren 29an, Palestinako Lurraren egunaren bezperan, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial elkartu ziren, eta adierazpen bateratua plazaratzeaz gain, Euskal Herriko mobilizazioak aurkeztu zituzten Donostian egindako agerraldian. Adierazpenean, besteak beste, zehaztu zuten Israelek ez dituela aintzat hartu nazioartetik egin zaizkion eskaerak beren lurraldetik kanporatutako eta kanpalekuetan eta beste herrialde batzuetan errefuxiatutako ehunka mila palestinarren eskubideak onartzeko. Era berean, gehitu zuten sistematikoki urratu dituela palestinarren giza eskubideak, eskubide politikoak eta historikoak, apartheid egoera bat ezarrita praktika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!