Independentzia eguna egiten ari dira Tolosan

Ataria 2025eko apirilaren 5a

Tolosaldeko gazte independentisten eskutik Independentzia eguna ari dira egiten Tolosan. Eskualdeko herrien arteko herri kirol desafioa egin dute goizean Trianguloan.

Estatu burujabe baten aldeko aldarria ekarri dute Tolosaldeko gazte independentistek Tolosara. Independentzia eguna ari dira ospatzen eta hasteko herrien arteko herri kirol desafioa egin dute Trianguloa plazan. Amasa-Villabona, Tolosa, Aduna eta Ibarrako taldeek hartu dute parte.

Eguerdian bermut politikoa egin dute eta trikipoteoaren ondoren bazkaritan bildu dira gazteak Alondegia plazan. Bazkalostean ekitaldi politikoa eta kontzertu akustikoa izango dituzte eta eguna borobiltzeko 21:00etatik aurrera Lapurdi plazan kontzertuak izango dira: Zilibito Records, Burutik eta DJ Adarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!