Eskualdeko hainbat turismo enpresa, Kode Etikoaren aitortza ekitaldian

Ataria 2025eko apirilaren 3a

Atzo jaso zuten aitortza, Gasteizko Europa Jauregian.

Eskualdeko 30 turismo enpresa eta erakundek jaso zuten aitortza, atzo: Tolosako Nicolas erretegia, Bertakoteka jatetxea, Casa Julian erretegia, Eceiza gozotegia, Karmentxu pentsioa, Ama jatetxea, Tolosaldea Garatzen, Bide Bide hotela, Eguzkitza sagardotegia, Overtrails bidaia agentzia, Korteta, Rafa Gorrotxategi Museoa, Topic Museoa, Urmara Museoa eta Tolosaldeko turismo bulegoa,  Amezketako Pello Zabala Gunea, Albizturgo Ostatua, Hernialdeko Ostatua, Larraulgo Zirta jatetxea, Abaltzisketako Zaldizketa, Asteasuko Iturri Ondo jatetxea, Lizolagoiena eta Saskarate nekazalturismoak, Aburuza sagardotegia, Amasa- Villabonako Hika upategi eta jatetxea, Bidaniko Iriarte Jauregia hotela, Alkizako Lete apartamentuak eta Fagus Hernio Gazumeko Interpretazio Zentroa, Berrobiko Iriarte jatetxea eta Orexako ostatuak. 

Tolosaldea Garatzeneko turismo sailetik kudeatzen dute Euskadiko Kode etikoaren programa 2020tik, Basquetour Euskal turismo agentziarekin elkarlanean. Enpresei prozesu guztian zehar laguntza eskaintzen dietela esan du eskualdeko garapen agentziak.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak funtsezko printzipio batzuk ezartzen ditu, Euskadiko turismo-eragile guztiek erantzukizuna eta iraunkortasuna beren eguneroko jardunean integra ditzaten, oinarri gisa errespetua eta ulermenerako ekarpena hartuta. Kodea Turismoaren Mundu Mailako Kode Etikoaren egokitzapena da, kulturaren eta identitatearen berezitasunetatik abiatuta egina eta izaera definitzen duten balioak baliabide propio bihurtzea du helburu, «gure turismo-garapena modu lehiakorrean ulertu eta kudeatzeko». Tolosaldea Garatzenek esan du eskualdeko edozein enpresak programaren inguruko interesik izango balu, Turismo sailarekin jar daitekela harremanetan 943 65 45 01 telefono zenbakira deituz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!