Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

Mozorro lehiaketako argazki erakusketa, gaur, Hiru tabernan

Ataria 2025eko apirilaren 3a

Gaur, 18:30ean, Tolosako Hiru tabernan, mozorro lehiaketan jasotako argazkien erakusketa egingo dugu.

Inauterietako mozorro lehiaketak parte-hartze handia izan du aurten ere, eta jaso ditugun 51 argazkien artean irabazleak hautatu dira. Orain, parte-hartzaileen lanak erakusteko unea da. Baldintzetan eskatutako irizpide teknikoak betetzen dituzten argazkiak izango dira ikusgai. 

Ekitaldi berean, sari banaketa egingo da, eta giroa laguntzeko, pintxoak ere egongo dira.

📅 Apirilak 3, 18:30ean
📍 Tolosako Hiru Tabernan
🎭 Argazki erakusketa, sari banaketa eta pintxoak

Animatu eta pasa zaitez!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!