Pertsona baten bila dabiltza Aiztondoko mendietan

Ataria 2025eko apirilaren 2a

Atzo arratsaldean konturatu ziren falta zela eta gaur ekin dio Ertzaintzak bilaketari. Zizurkil eta Asteasu inguruko mendietan dabiltza bila.

Pertsona baten bila dabiltza Zizurkil inguruko mendietan. Ertzaintzak Tolosaldeko Ataria-ri baieztatu dionez, atzo arratsaldean jakinarazi zuten haren gertukoek bere desagerpena eta gaur goizean ekin diote bilaketari.

Desagertutako pertsonak bilatzeko unitatea dabil haren bila. Helikopteroak ere badabiltza Aiztondo inguruko mendietan. Ertzaintzak berak zabaldu duenez 51 urteko gizonezkoa da desagertutakoa. Lanerako arropa darama jantzita, jertse eta galtza urdinak eta kolore bereko txanoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!