Aiztondoko Pilota Topaketaren 26. ekitaldiko finalak Adunan izango dira

Ataria 2025eko apirilaren 1a

Larunbat honetan izango da finalen jaialdia, 16:00etan hasita. Aurtengoan Alkiza, Amasa-Villabona, Zizurkil, Larraul, Asteasu eta Adunako pilotariek parte hartu dute, guztira 102 pilotarik, eta otsailaren lehenetik astero-astero Aiztondo bailarako herrietan esku pilota eta paleta partidak izan dira.

Adunako jaialdian bost final jokatuko dira. Aurrebenjaminetan, eskuz binaka, Villabona-Zizurkil ordezkatuz Behar Zanako Aramburu-Arin eta Txulobitik Aduna ordezkatuz Carrilo eta Otermin. Benjamin mailan, eskuz binaka, bi bikoteak Adunakoak eta Txulobikoak, Ruiz-Garcia eta E. Aburuza eta I. Aburuza. Alebin mailan, eskuz binaka, Adunako Alkorta eta Cestau Txulobikoak eta Alkizako Roteta eta San Sebastian. Paletaz binaka, Behar Zanako laukotea iritsi da: Ortiz de Murua-Elosegi Zizurkil-Villabona ordezkatuz eta Garitano-Aranburu Asteasu ordezkatuz. Azkenik, infantiletan eskuz binaka Behar Zanako laukotea iritsi da: Lertxundi-Eizagirre bikotea Asteasu eta Larraul ordezkatuz eta Asteasuko Muxika eta Iraola.

Partida ederrak espero dira eta lehiaketan parte hartu duten guztien artean, amaieran zozketak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!