Lehen partida Intxurrekoentzat

Ataria 2025eko martxoaren 28a

Billabona eta Intxurre futbol taldeen beteranoen arteko partida jokatu zuten Arratzainen.

Billabonak jokoa menderatu bazuen ere, Intxurrek izan zituen gol aukerak baliatu eta 1-2 irabazi zuen. Giro ederrean eta lesio larririk gabe bukatu zen partida. Bueltakoa, Alegian jokatuko da, apirilaren 5ean, 11:30ean.

Argazkiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!