Astelehenean hasiko dira Loatzo musika eskolaren Udaberriko Emanaldiak

Ataria 2025eko martxoaren 28a

Loatzo Musika Eskolak astelehenetik maiatzaren 7ra bitarte egingo ditu emanaldiak.

Loatzok prest du jada Udaberriko Emanaldien egitaraua. Tresnaka egingo dituzte eta emanaldi guztiak 18:30ean izango dira

Egutegia
  • Martxoak 31: tronpeta, tronboia eta bonbardinoak, Alegiako kultur etxean.
  • Apirilak 1: eskusoinuak, Anoetako Auditorioan.
  • Apirilak 2: gitarrak, Alegiako kultur etxean.
  • Apirilak 3: txistuak, Irurako udaletxeko ganberan; eta gitarrak, Ibarrako kultur etxean.
  • Apirilak 7: perkusioak, Anoetako Elizondo plazan.
  • Apirilak 8: trikitiak, Anoetako Auditorioan.
  • Apirilak 9: biolinak eta txeloak, Zizurkilgo Atxulondo aretoan.
  • Apirilak 10: saxoak eta Anakruxa, Alegiako kultur etxean; eta pianoak, Irurako Musika Eskolan.
  • Maiatzak 6: klarineteak, Zizurkilgo Atxulondo aretoan.
  • Maiatzak 7: kantua, Alegiako kultur etxean; eta flauta, Ibarrako kultur etxean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!