Bidania-Goiatzek irabazi du Gipuzkoako Herri Txikietako Liga

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Amaitu da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga eta Bidania-Goiatzek irabazi du. Liga ezin hobea egin du, gainerakoak baino koska bat gorago dagoela erakutsiz.

Jokatutako partida guztietatik bat berdindu du Bidania-Goiatzek, eta gainerako guztiak irabazi egin ditu, maila ikaragarria emanez. Lehia estuagoa izan da bigarren posturako. Itziar, Leaburu-Txarama eta Ikaztegietako Kutturru taldeak geratu dira, orden horretan, atzetik, eta jokoan euren arteko alde txikiak izan dira. Sailkapena Itsasondoko Ijitok taldeak itxi du. Aipatzekoa da liga honetan egon den maila, oso ona izan baita eta goi mailako norgehiagoka asko ikusi ahal izan dira. Taldeen arteko kiroltasuna ere aipatzekoa da, oso txartel gutxi ikusi baitira, eta bat bera ere ez gorria. 

Sailkapeneko lehen lau sailkatuek A Kopa jokatuko dute orain, eta Itsasondokoek B Kopa jokatuko dute, datozen talde berriekin,  talde berri bat baino gehiago izango baitira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!