Axier Artola garaile, UZ Trail lasterketako proba motzean

Ataria 2025ko mar. 27a, 12:21

Igandean egin den UZ Trail mendi lasterketan eskualdeko hainbat korrikalari izan dira podiumean.

12 kilometroko proban Axier Artola amezketarrak lehenengo postua lortu zuen gizonezkoetan, eta bere atzetik Beñat Katarain zegamarra eta Pablo Alvarez gasteiztarra iritsi ziren. Eider Zubeldia amezketarra hirugarrena izan zen emakumezkoetan, eta bere aurretik Malen Osa oñatiarra eta Ainhoa Unanue urretxuarra helmugaratu ziren. 23 kilometroko proban, berriz, Sarah Ugarte tolosarra bigarren izan zen, eta bere aurretik Ainara Uribarri oñatiarra eta bere ondoren Ainhoa Intxausti segurarra helmugaratu ziren.

Orain arte egin diren probak kontuan hartuta, Goierri Kopa Sprint emakumezkoetan, Eider Zubeldia doa sailkapenaren buru. Kopa berean eta gizonezkoetan, Axier Artola bigarren postuan dago. Goierri Kopa Trailean, gizonezkoetan, Aimar Esteban zizurkildarra lehenengo postuan dago. Hain justu, UZ Trail proban, 23 kilometrokoan, zortzigarren iritsi zen korrikalari zizurkildarra.

AINHOA GARIKANO, BIGARREN

Igandean ere Donostia eta Hondarribia arteko Talaia Bidea mendi lasterketa egin zen, eta bertan Ainhoa Garikano tolosarra bigarren izan zen. Probak 30,8 kilometroko distantzia zuen, eta desnibel positiboa 1.300 metrokoa.

Argazkiak: Lide Egizala (Goierriko Hitza) eta Talaia Bidea 2025

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!