Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

Mozorro lehiaketako argazki erakusketa eta sari banaketa, ostegunean

Ataria 2025eko apirilaren 1a

Inauterietako mozorro lehiaketak parte-hartze handia izan du aurten ere, eta jaso ditugun 51 argazkien artean irabazleak hautatu dira. Orain, parte-hartzaileen lanak erakusteko unea da.

Apirilaren 3an, osteguna, 18:30ean, Tolosako Hiru tabernan, mozorro lehiaketan jasotako argazkien erakusketa egingo dugu. Baldintzetan eskatutako irizpide teknikoak betetzen dituzten argazkiak izango dira ikusgai. Ekitaldi berean, sari banaketa egingo da, eta giroa laguntzeko, pintxoak ere egongo dira. Gainera, erakusketara bertaratzen direnen argazkia ikusgai badago, hura eskuratzeko aukera izango dute ostegunean bertan.

📅 Apirilak 3, 18:30ean
📍 Tolosako Hiru Tabernan
🎭 Argazki erakusketa, sari banaketa eta pintxoak

Saridunak izan ala ez, denok elkartzeko aukera paregabea izango da. Animatu eta pasa zaitez inauterien magia berriz bizitzera! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!