Elkartasun Biltegirako produktuak jasoko dituzte ostiralean eta larunbatean

Ataria 2025eko martxoaren 25a

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak Tolosako eta Ibarrako hainbat dendatan egingo du bilketa.

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak Elkartasun Biltegia proiektua du martxan. Oinarrizko jakiak eta higiene produktuak jasotzen dituzte eta martxorako hitzorduak zehaztu dituzte jada. Martxoaren 28an, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara bilduko dituzte Tolosako Maxi Eroski eta BM supermerkatuetan eta Ibarrako Coviran dendan; eta martxoaren 29an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara egongo dira Tolosako Maxi Eroski supermerkatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!