Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Iraitz Garaiburu eta Oier Ugartemendia aste honetako protagonistak dira ATARIA aldizkarian. Berastegiarrak dira biak, gazteak, eta bere etorkizuna artzaintzari loturik ikusten dute. BE! Artzain kultura asteburuan izango dira.

Martxoaren 28ko aldizkarian ondorengoak ere topatuko dituzu:

  • Ura Iturralderen iritzi zutabea.
    • Zaintza. Euskal Herrian bizi diren emakume migranteen testigantza.
  • Iñigo Estanga sukaldari anoetarrari egindako elkarrizketa.
    • «Kozinatzea ez da plazer kontua bakarrik, txikitatik ikasi beharreko balore sorta ere bada»
  • Nora Urbizuren Atzokoak Gaur.
  • Lierni Arozena eta Jone Garmendia Galtzaundikideen Hitzez Hitz atala.
    • Erosketak euskaraz egiteko eskubidea.
  • Larraulgo Ostatuko errezeta, Iker Urangaren eskutik.
  • Silvia eta Carmen Mateoren olerkia eta akuarela.
    • Aterpea.
  • Mozorro lehiaketako irabazleak.
  • Olatz Aguado artistari egindako elkarrizketa.
    • «Askatasuna da lan bakoitzean iradoki nahi dudana»
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!