Ait Chaou eta Arrospide, txapeldun Bealak Trailen

Ataria 2025eko martxoaren 21a

Bealak Trail mendi lasterketaren lehen edizioa egin zuten larunbatean Beasainen.

23 kilometroko lasterketan, gizonezkoen artean, Hassan Ait Chaou billabonatarra nagusitu zen. Bigarren postuan Endika de las Heras beasaindarra sailkatu zen eta hirugarrenean Ion Larburu zumaiarra. Emakumezkoei dagokienez, Laiane Arrospide tolosarra nagusitu zen. Bigarren postuan Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu zen eta hirugarren postuan Maria Ezpeleta beasaindarra.

Argazkiak: Asier Zaldua / Goierriko HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!