Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

Azken orduak mozorro gustukoena aukeratzeko

Ataria 2025eko martxoaren 25a

'Gola euskalelia maitia', lehiaketan parte hartu duen bat

Inauterietako mozorro lehiaketan gustukoenak aukeratzeko gaur gauera bitarte eman daiteke bozka. Ez galdu aukera!

Bozketa fasea amaierara iristen ari da, beraz Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da. 51 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratzeko, asteartera, martxoak 25, bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 28an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!