Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Haatik konpainiako Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala eta Leire Romero dantzariek biharko astekaria irakurtzeko gonbita luzatu dute. Izan ere, hiru dantzari ibartarrek, eskualdeko dantzari gehiagorekin batera, Haatik dantza konpainiaren 'OTS' ikuskizunean parte hartzen dute. Leidorren izango dira dantzan, martxoaren 28an.

Ondorengoak ez dira falta izango martxoaren 21eko zenbakian:

  • Eneritz Maiz Etxarriren iritzi zutabea.
    • Gaztelaniazkoa hobea.
  • Irati Apraiz tarotistari egindako elkarrizketa.
    • «Bizitzaren bidaia dago ordezkatuta tarotaren pertsonaien irudietan».
  • Tolosaldea Garatzenen atala.
    • Andragora, feminismoaren aldeko gunea.
  • Asteko gaia txirrindularitzak hartu du. Txirrindularien eta gidarien arteko elkarbizitzan harilkatu da erreportajea Eukene Larrarte eta Unai Zubeldia txirrindulari profesionalekin, Ioana Arbillaga triatletarekin eta Imanol Garmendia zikloturistarekin hitz eginda.
  • Aitor Atxegaren Xiberutik atala.
    • Dantzaz (I.).
  • Idoia Apaolazaren Psikopedagogia atala.
    • Sare sozialak, mugikorrak, tabletak... Non dago muga?
  • Izaro Lizarragaren Begirada Grafikoa.
    • Sareak errege.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!