Haur eskolako parkea berritu dute

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Udalak Kuttuna Haurreskolako parkea berrituta, zerbitzua hobetu eta txikienen garapen integrala sustatu nahi du.

Zizurkilen dagoen haur eskolako jolas-parkea berritu dute, «hezkuntza zerbitzua hobetzeko eta txikienen garapen integrala sustatzeko». Eremu berriak haurrei modu seguruan eta atseginean jolasteko aukera eskaintzen die, haien mugikortasuna, sormena eta gizarte harremanak bultzatuz. Zizurkil eta Adunako umeak joaten dira haur eskolara eta bi udalek finantzatu dute obra. 33.892 euroko aurrekontua bideratu dute horretarako.

Aurretik zegoen parkea «oso zaharra eta arriskutsua» zen udal arduradunen esanetan. Aurrekoa aprobetxatuz egin da obra, beharrezkoa denarekin, eta material ekologikoarekin. Maite Amenabar alkateak esan du hartutako konpromisoa bete dutela parkea berrituta: «Udalak hezkuntza zerbitzua hobetzen jarraituko du, haurrek kalitatezkoak eta seguruak diren espazioetan hazteko aukera izan dezaten».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!