Bozketa fasea amaierara iristen ari da, beraz Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da. 51 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratzeko, asteartera, martxoak 25, bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 28an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.
Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:
- Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea
- Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Orexako ostatuan 4 pertsonarentzat otordua.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Balerdipeko kaxa bat zozkatuko dugu.