Bozketa fasean hasita, Ataria-ren inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain. 51 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratzeko, martxoaren 25era bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez.
Gehienez hiru argazki bozkatu ahalko ditu pertsona bakoitzak. Irabazleak martxoaren 28an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.


