Atarikideen txokoa

Txoko moreak baditu saridunak

Ataria 2025eko martxoaren 14a

Martxoaren 8aren testuinguruan, emakumeak eta hauen lana ikusarazteko nahiarekin, eta, aldi berean, beraien produktuak Atarikideen eskura jartzeko aukerarekin, Txoko Morea antolatu du Atariak.

Emakumeek sortutako produktu ezberdinak lortu ahal izango dituzte Atarikideek hilabete honetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aintzat hartuta.

Parte hartu dutenen artean, ondorengoak izan dira saridunak:

  • Dilindan markaren atzean dauden artista Leire Uranga eta Lide Lertxundiri esker, beraiek sortutako belarritako parea
    • Maria Jesus Sarasola Salaberria (Ibarra)
  • Elkar argitaletxeko Aiora Urbieta Eizagirren Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua
    • Arantxa Otamendi Etxeberria (Amezketa)
  • Arek markaren kandela parea
    • Ana Tolosa Lopetegi (Tolosa)
  • Amaia Azkarate ilustratzaile eta disenatzaileak egindako Ni naiz nire etxea lamina
    • Idurre Arin Zubeldia (Ikaztegieta)
  • Bilgune Feministari esker, Feminismoa klase borroka da! lamina, Erresistentziaz, estrategia eta kolektiboaz ari gara lamina, koadernoa eta banderola
    • Omaira Zubeldia Etxeberria (Amezketa)

Ataria jarriko da saridunekin harremanetan. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!