Beste modu batera kontsumitzeko aukera

Ataria 2025ko mar. 11a, 09:02

Iturria: Errigora

Errigorak prest du Udaberriko kanpaina. Beste modura, denona da onura da aukeratu duten leloa eta eskaerak martxoaren 26a arte egin daitezke.

Errigorak zabalik du jada Udaberriko kanpaina. Eskaerak martxoaren 26a arte egin daitezke eta oraingoan ere, bestelako kontsumo eredu bat sortu eta bultzatu nahi dute. «Elikadura burujabetza da Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko erabakimena ere herriaren eskuetan egotea», esan dute. Kanpainaren bidez kontsumitzaileen beharrizanak kontuan hartzeaz gain, lurraren osasunean ere jartzen dute azpimarra eta ekoizpen kate motzagoak eta nekazaritza eredu jasangarriagoak elikatu nahi dituztela esan dute. Horiek horrela, Errigorak ekoizleentzat, Nafarroarentzat eta Euskal Herriarentzat onurak ekarriko dituen proposamena dakar, beste behin.

Eskaerak online egin daitezke Errigora.eus webgunean edo telefonoz Hego Euskal Herritik (+34) 848 87 12 23   edo Ipar Euskal Herritik (+33) 532 09 35 45 zenbakietara deituta. Eskaerak apirila bukaeran eta maiatzean zehar jasoko dira.

Eskualdeari dagokionez, Tolosaldeko 15 herritan jasoko dira produktuak: Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Tolosa eta Zizurkil.

Berrikuntzak:

  • Arroz konbentzionala (12kgko lotea) itzuli da katalogora. 12 kg-ko bi lote desberdin: bonba eta lido.
  • Lekaleak, hau da, dilista eta txitxirioak, lehen aldiz bakoitzak bere lote propioa du, kiloko paketeetan daude.
  • Arbendolak moten arabera banatutako 120 g-ko 12 paketeko loteetan: batetik, txigortuak gatzarekin eta naturalak, bestetik.
  • Pasta loteak, 400 g-ko paketeetan; ohiko makarroi zuria eta albahaka fussiliariaz, eta belar probentzal zaporedun fussiliak.
  • Ardo-sortak (6 botilakoak). Guztiak eredu ekologikoan ekoitziak dira eta bi motako sortak daude: ardo bereziak eta gorenak. Ardo berezietan Azpea upategiko Santa Cecilia ardoa da berrikuntza, eta ardo gorenetan Aristu upategiko ardo zuri eta gorria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!