Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

Mozorro lehiaketan bozka emateko unea da orain

Ataria 2025eko martxoaren 13a

'TBT2025', lehiaketan parte hartu duen bat

Inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 25era bitarte. Gehienez hiru argazki bozkatu daitezke.

Bozketa fasean hasita, Ataria-ren inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain.

51 mozorro ezberdinen artean  saridunak aukeratzeko, martxoaren 25era bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean. Gehienez hiru argazki bozkatu ahalko ditu pertsona bakoitzak. Irabazleak martxoaren 28an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Orexako ostatuan 4 pertsonarentzat otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Balerdipeko kaxa bat zozkatuko dugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!