Asteburu oparoa izan dute Intxurre Pilota Eskolako kideek

Ataria 2025eko martxoaren 10a

Ostiralean, Bergaran jokatu zen Kluben arteko Euskal Herriko Ezker Hormako Txapelketako finala irabazi zuten Harkaitz Muruak eta Aratz Irazustabarrenak, 22-20 irabaziz partida Irurtzungo bikoteari.

Larunbatean, Mallabian, jokatu zen Euskal Herriko XI. Emakumezkoen Gomazko Palako bigarren mailako finala ezin izan zuten irabazi Anne Agirrek eta Amaia Zubelzuk, eta ondorioz Euskal Herriko txapeldunordearen dominarekin itzuli ziren etxera.
Larunbatean, Harkaitz Muruak Zizurreko XXIX. Lau eta Erdiko Txapelketa irabazi zuen 18 eta 15 gailenduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!