Elduain-Berrobi binakako frontenis txapelketan izena emateko azken eguna, gaur

Ataria 2025eko martxoaren 10a

Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalak jokatu dira Berrobiko pilotalekuan. IÑIGO TERRADILLOS

Igandean jokatuko dute txapelketa, 16:00etatik aurrera, Elduaingo pilotalekuan. Izena emateko interesa dutenek gaur izango dute azken eguna, Elduaingo udaletxean edo galdetegia beteta.

Elduain-Berrobi Binakako Frontenis Txapelketa antolatu dute Elduaingo gaztetxoek. Igande honetan izango da, 16:00etatik aurrera, Elduaingo pilotalekuan. Hiru kategoria izango dira; batetik, txikien kategoria, 7-11 urte bitartekoak; bestetik, gazteen kategoria, 12 eta 16 urte bitartekoak; eta azkenik, handien kategoria, 17 urtetik gorakoena. Elduain eta Berrobiko herritarrek bakarrik eman ahalko dute izena eta horretarako interesa dutenek gaur izango dute azken eguna, Elduaingo udaletxean edo galdetegia beteta. Txapelketaren ostean, merienda eta musika egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!