ATARIA-k inauterietako mozorroen irudiak bildu eta sariak banatuko ditu aurten ere. Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak.
- Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Nekaturreko edozein ostatutan erabiltzeko 90 euroko balioa duen opari txekea irabaziko du
- Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Orexako ostatuan lau lagunentzako otordu bat irabaziko du
- Parte hartzen duten Atarikideen artean Balerdipeko produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu.
Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira Ataria.eus-era eta martxoaren 12a izango da bidalketak egiteko azken eguna.
Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!