M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025

Anoeta eta Irura arteko zubia moretu dute

Ataria 2025eko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, kalejira eta elkarretaratzea egin dituzte Irura eta Anoeta arteko zubian.

 

Gaur, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat jarduera antolatu dituzte eskualdeko zenbait herritan, eta ez dira salbuespena izan Irura eta Anoeta. Lehen horretan kalejira antolatu dute bi herriak biltzen dituen zubiraino, eta bertan aldarrikapenak haizatu dituzte bizikleta lasterketa pasatzen zen bitartean.

Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean egin dute mobilizazioa, eta testuinguruari buruzko ikuspuntua adierazi dute amaierako irakurketan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!