Ibarrako txirrindulari bat hil da istripu batean

Ataria 2025eko martxoaren 3a

Iturria: Trafikoa

Istripua Usurbilen gertatu da, N-634 errepidean; istripuaren ondorioz hil den txirrindularia Ibarrako 53 urteko gizonezkoa da.

Txirrindulari bat hil da kamioi baten kontra jota gaur, Usurbilen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:50 aldera gertatu da istripua.

Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Oriorako bidean.

Hildakoa Ibarrako 53 urteko gizonezkoa da. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!